Jasangarritasunerako hezi

Jasangarritasunerako hezkuntza estrategia garrantzizkoa izanik, badira urte batzuk San Martin Agirre ikastetxea Eskola Agenda 21 ingurumen-hezkuntza programan parte hartzen ari dela. ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du xede nagusi.

 

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira:

•Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria

•Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri

•Ikasleen protagonismoa bilatzen du

•Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du

•Curriculum berrikuntza eragiten du

 

Orain arte, ingurumenarekin loturiko gai ugari landu ditugu: hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumo jasangarria, uraren erabilera arduratsua, elikadura orekatua eta jasangarria, mugikortasuna, bioaniztasuna...Aurtengo gaia ENERGIA ETA KLIMA ALDAKETA da.