HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA
1. zikloari jarraipena ematen bazaio ere, 2. etapa honetako helburuak bestelakoak dira: eguneroko bizitzako problematikei aurre egiteko autonomia garatzea, inguruarekikointeresa sorraraztea, besteenganako errespetua indartzearekin bat norberarekiko irudi positiboa eraikitzen laguntzea, egoera formal zein ez-formaletan hizkuntzaren erabilera sustatzea (1. zikloan egin bezala, ahozkotasunaren garrantzia nabarmenduz).