ESKOLA 2.0
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Teknologiaren Teknologia berriak sartzen ditu. 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadin aipatu programa txertatzea. 2010 eta 2013 bitartean gauzatu zen txertatzea: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.
Azkenengo ikasturteetan eskolak ordenagailuz eta arbel digitalez hornitu ditu 4.mailako ikasgelak.
Eskola 2.0 programaren helburuak
- Ohiko ikasgelak ikasgela digital bilakatzea
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
- Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
- Eten digitala murriztea
- Lan dinamikoa, parte hartzailea, beste ikastetxeekin elkarlanean arituko dena bultzatzea. Ikastetxeen arteko sarea indartzea.
- Heziketa kalitatea hobetzea