Guraso Berritsuak
Kaixo guraso!
Euskararen erabilera sustatzeko lanean hasi gara ikasturte honetan ere. Gure seme-alabek beraien artean eta beste hainbat harremanetan euskaraz egitea nahi dugu. Horretarako ezinbestekoa da gurasoak eredu izatea, euskara ahalik eta gehien erabiltzea.
Ikasturte honetan zehar gurasoak eredu izateko eta euskararen erabileran urratsak emateko dinamika batzuk jarriko ditugu martxan. Zuen parte-hartzea garrantzitsua izango da!
Animatu eta parte hartu!
Ate irekiak 2018
Gure proiektua ezagutzera emateko asmoz, altxorraren bila antolatu dugu bigarren urtez.
Guraso Berritsuen erronka
Lehenik eta behi eskerrak eman nahi dizkiogu dinamika honetan parte hartu duten guztiei.
Erronka honen bitartez San Martin Agirre herri eskolako familien artean euskararen erabilerari bultzadatxoa eman nahi izan diogu. Parte-hartzaile bakoitzak jarritako aletxoa oso garrantzitsua izan da.
Gure seme-alabek gure ahalegina ikustea merezi duelakoan gaude, haien hizkuntza-ohituretan oinarri sendoak jartzeko ezinbestekoa baita beraien eredu garenok euskararen aldeko jarrera aktiboa adieraztea.
Dinamika hau jarrera horiek indartzeko urrats txiki bat izateko helburuarekin sortu zen.
Ondorengoak izan ziren parte-hartzaileek hartutako konpromisoak:
- Haurrekin dena euskaraz egingo dut
- Euskaraz ulertzen duten gurasoekin dena euskaraz egingo dut
- Haurrekin hitz/esaldi batzuk euskaraz egingo ditut eta haiek nirekin euskaraz egitera animatuko ditut
- Gurasoekin eta haurrekin hitzen/esaldiren batzuk euskaraz egingo ditut
- Euskaraz ulertzen dudanez, euskaraz dakiten gurasoei euskaraz egiteko eskatuko diet
- Ikusentzunezko, saio, emanaldi, liburu, musika, irratsaio... euskaldunak kontsumituko ditut/ditugu