Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza ikasleekin erabiltzen dugun pedagogia berritzailea da. Haurraren garapen integrala sustatzea helburu izanik, ikasleak ikaskuntzaren erdigunean kokatzen ditugu. Espazioari garrantzi handia ematen diogu; hori horrela, ikasleei segurtasun fisiko zein emozionala eskaintzen dien giroa sortzen saiatzen gara. Horrez gain, inguratzen gaituenak ere badu bere isla eskolan, ingurunearekiko elkarrekintzari esker norberak bere ezagutza eraikitzeko aukera baitauka. Eskolako pedagogia proiektua aurrera eraman ahal izateko, ordutegi malguaren aldeko apustua egin dugu.

Euskara ere hezkuntzaren erdigunean kokatzen dugu. Eguneroko egoera errealetan euskararen erabilera sustatze aldera, hizkuntza era komunikatiboan lantzen dugu, ahozkotasunaari berebiziki garrantzia eskainita.

Eskola parte-hartzailean sinesten dugu; izan ere, familiekin elkarlanean oinarritutako giroaren baitan parte-hartzea oso baliagarri eta aberasgarria da.

Lehenengo zikloa

Adinarekin loturiko hainbat ohitura finkatzearekin bat, progresiboki taldeko bizitzara egokitzea da ziklo honetako helburuetako bat. Horrez gain, gaitasun fisiko eta komunikatiboetan aurrera egitean jartzen dugu arreta; izan ere, pixkanaka-pixkanaka motrizitatea garatzen eta ahozkotasuna hobetzen saiatu behar dira haurrak.

Bigarren zikloa

Lehenengo zikloari jarraipena ematen bazaio ere, 2. etapa honetako helburuak bestelakoak dira: eguneroko bizitzako problematikei aurre egiteko autonomia garatzea, inguruarekiko interesa sorraraztea, besteekiko errespetua indartzea, irudi positiboa eraikitzen laguntzea, egoera formal zein ez-formaletan euskararen erabilera sustatzea, ahozkotasunari garrantzia handia emanda.