Ikaskuntza kooperatiboa
Partaide guztien bidezko parte-hartzea eta interakzioa sustatzen du ikaskuntza kooperatiboak. Ikasleen elkarrekintza ahalik eta gehien erabiltzeko xedeari jarraiki, kide gutxiz osaturiko lan talde baten bitartez helburu didaktiko bat lantzean oinarritzen da. Errendimendu eta gaitasunei dagokionez, lan taldeak heterogeneoak izan ohi dira. Parte-hartze paretsua eta interakzioa sustatuko dituzten ariketa motak lantzen ditu. Era horretan, partaide guztiek eskola edukia ikastea lortu nahi da, bakoitzak ahal duen gehien ikasiz eta lan taldean lan egitera ohituz.
Bi dira egitura kooperatibo batek bete beharreko funtsezko baldintzak:
- Elkarrekintza aldakorra
- Berdintasunezko parte-hartzea
Irakaslearen rola ere aldatu egiten da ikaskuntza kooperatiboan: protagonista izatetik talde kontzientzia indartzen eta talde funtzionamendua autoerregulatzen laguntzera pasatuko da. Ikasle autonomoagoak hezten saiatzea izango da bere eginkizuna.