Jangela

Ikasturte guztian zehar jangela zerbitzua eskaintzen die gure ikastetxeak ikasleei. Sukaldea eta jantokia Martinez de Irala eraikuntzan daude eta ikasleak zaintzaileekin joaten dira bertara. Bazkaria gure sukaldariek prestatzen dute egunero.


Hezkuntza Departamentua arduratzen da jangelaren kudeaketaz; hori horrela, sail horrek finkatzen dituen prezioak publikoak aplikatzen ditugu.

Eusko Jaurlaritzak garraioa erabiltzeko eskubidea daukaten ikasleei diru laguntza bat ematen die. Horregatik, bi kuota mota ezartzen ditugu:

  • Ohiko bazkalkide ez garraiatua            4,60 euro/eguneko
  • Ohiko bazkalkide garraiatua                3,30 euro/eguneko


*Garraiatuak dira ikastetxetik bi kilometro baino gehiagora bizi direnak.

Bestalde, egun solteetan jangela zerbitzua erabiltzeko aukera ere badago; beti ere, 2 egun lehenago tutorea eta jangelako arduraduna jakinaren gainean jarri ondoren.

  • Noizbehinkako bazkalkidea                   5,20 euro/eguneko

 

Jangelako kobrantzak

  • Hilabetea amaitutakoan ordainduko da kuota, hurrengo hileko lehen hamar egunen barruan; familiak erabakitzen duen kontu korrontera helbideratuko dugu.
  • Hutsegiteen kasuetan, ohiko bazkaltiarrei soilik aplikatuko zaizkie deskontuak. Deskontua aplikatu ahal izateko, ikaslea jangelara joango ez dela jakinarazi beharko da aldez aurretik. Lau egunez (jarraian) ez bertaratzea joko da hutsegitetzat.
  • Ohiko bazkaltiarrak edo finkoak dira ezarrita dagoen epe barruan izena ematen duten ikasleak (urriaren 12a baino lehen) eta jangela eskola egunen ehuneko 80an erabiltzen dutenak, hau da, astean, gutxienez, lau egunez. 

 

Arautegia

1.Jangelara joan-etorriak lasai eta  eskola aldetik.

2.Janari eta mahai-tresnak behar bezala erabiliko dira eta lasai bazkalduko da: garrasi egin gabe, jolastu gabe, ongi eserita, altxatzeko baimena eskatuta…

3.Euskara erabiliko da guztiekin.

4.Jangelako kideak zein begirale guztiak ondo tratatuko dira, jangela barruan zein kanpoan: irainik egin gabe, inor baztertu gabe, jokaera bortitzak eta desegokiak saihestuz, errespetuzko esamoldeak erabiliz.

5.   Jostailuak edota jokoak gelan utziko dira.

JANGELA BAZKALTZEN DUTEN IKASLEEK EKARRI BEHAR DUTENA:

  • HAUR HEZKUNTZAKOEK: Amantala eta aldatzeko arropa. Ekartzen duten guztian beraien izena jarri beharko dute.
  • LEHEN HEZKUNTZAKO 1. eta 2. MAILAKO IKASLEAK: Amantala izenarekin.

 

Menu bereziak

Intolerantziak, alergiak edota gaixotasunak direla medio, menu bereziak eskaintzen ditugu eskolako jangelan. Kasu horietan ikaslearen guraso edo tutoreek jarraian ageri diren agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  • Espezialistaren txosten mediko ofiziala
  • Ezbehar baten aurrean jarduteko protokoloa


Jankideak onartzeko epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori eskolan, intolerantzia, alergia edota gaixotasuna geroago azaltzen denean izan ezik.

Espezialistak elikagai jakin batekiko gaixotasuna, alergia edo intolerantzia modu seguruan zehazten duenean onartuko ditu ikastetxeak menu bereziak. Alergia edo intolerantzia berretsi arte elikagai bat modu progresiboan jateko prozesuaren ikuskapena eskola-jantokiaren esparrutik kanpo egingo dela jakinarazten dugu.

Bestalde, aurrez aipatutako kasuen gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurrez ezarrita zituen menu begetarianoa eta txerrikirik gabekoaz gain, 2019/20 ikasturtean, menu begetarianoa arrainarekin gehitu du. Ikasleen guraso edo tutoreek menu horien eskera egin beharko dute.

Aipatutako baldintzak bete ezean, ez da beste menu motarik onartuko.

Bestalde, ez ohiko bazkaltiarren kasuan, aldez aurretik eta idatziz adierazi beharko diete jangelako arduradunari zein izango den ikasleak behar duen menua.

 

Jangelako arduraduna

Itziar Azula

Telefono zenbakia: 688 641 658

E-posta: jangela@sanmartinagirre.eus