Lehen Hezkuntza
Etapa honetan zehar, ikaslea hazten doan heinean, erdietsi nahi ditugun helburuak ikasleek bizi duten testuingurura moldatzen dira. Mundua ulertzeko eta bere eraldaketa sustatzeko baliagarriak izango diren erantzunak eraikitzea, ikasleen behar eta erritmoetara moldatuko diren espazio eta denborak eskaintzea edota ikasleak eskolako bizitzaren zein berari dagozkion erabakien partaide izatea dira helburuetako batzuk.
Hori guztia lortze bidean, "eskola ikerketa" kontzeptua hartzen dugu oinarri eta inguratzen gaituenaren gaineko ikaskuntza piztuko duen modelo didaktikoa erabiltzen dugu. Era berean, memorizazioa sustatzen duten azterketetatik urrundu eta ebaluazio hezigarria bultzatzen dugu.